Archivo de la categoría: ezbiolentzia

Urtarrilaren 30ean Ezbiolentziaren eta Bakearen Eskola Eguna (EBEE) ospatu da

Atzo Ezbiolentzia eta Bakearen Eskola eguna ospatu genuen. Bertaratu zen jendea ohialetan margotzeko aukera izan zuen. Oihal hauek guztiak, margotu ondoren horma-irudiarekin gurutzatuko dira. Hona hemen adibide bat:

Adierazpen eta hausnarketa hauek guztiak Bilboko La Salve zubian, Campo Volantin eta unibertsitateko etorbidearen artean, egingo den horma-irudian gurutzatuko dira. Horma-irudiak, ia 1000 metro karratukoa, adierazpen askatasuna, guztiok hitz egiteko daukagun beharra eta bestearekiko irekieraren beharra aztertuko du.

Hona hemen hedabideeetan agertu diren aipamenak:

ETB

El Correo TV

On the other end of the spectrum, teachers only conduct projects unconnected to the literacy and math essay writing help by https://eduessayhelper.org program.

Salbeko Zubia, hiritarren horma irudi baten oinarria

La Salve

Hurrengo asteazkena, urtarrilak 30, Salbe Zubia hiritarren parte hartzerako ekimen baten eszenatokia izango da. Adierazpen aske eta irekiaren bitartez, oihaletan esamolde eta hausnarketak irudikatuz eta hauek elkarri lotuz horma-irudi erraldoi bat osatuko da.

Hurrengo asteazkenean, 11.00etatik 18etara, adierazpen eta hiritarren parte hartzerako ekimen bat garatuko da, Euskadiko bizikidetzaren inguruan, hiritarren adierazpen aske eta irekian oinarrituta egongo dena. Irudikatutako esamolde eta hausnarketak Bilboko Salbe zubiaren barruko horman, Campo Volantín eta Unibertsitateko etorbidearen artean, osatuko den horma irudian agertuko dira. Hurbilduko diren pertsonek, zubiaren barruko pareta estaliko duen horma irudia osatzeko elkarrekin lotuko diren oihaletan margotzeko aukera izango dute.

Horma irudiak, ia 1000 metro karratutakoa, adierazpen askatasuna, guztiok hitz egiteko daukagun beharra eta bestearekiko irekieraren beharra aztertuko ditu. Proiektua, sormenerako prozesu batean oinarritzen da eta Euskadiko bakearen aldeko balioen inguruan hausnartzen du: oroimen, etorkizun, aniztasun, ulermen, enpatia, tolerantzia eta bizikidetza.

Ekimena, “Ezbiolentzia eta Bakearen Eskolarteko Egun”-aren inguruan garatuko da, Muralismo Público-k antolatuta , Bakeola eta Bilboko Udaleko laguntzarekin.

Ekimen hau urtarrilaren 30eko egunaren inguruan garatuko da, egun honetan Eskolarteko Ezbiolentzia eta Bakearen Eguna ospatzen da, Mahatma Gandhiren heriotza gogoratzen da, Indiako bakezale buruzagia, 1948an hinduista fanatiko batek erailda.

Informazio gehiago: http://www.dianoviolencia.org/eu
Hans-peter großhans sieht in den öffentlichen forderungen nach rücktritt des duisburger oberbürgermeisters adolf sauerland den uralten ghostwriter-hilfe.com/diplomarbeit/ ruf nach einem sündenbock.

Jolasen laborategia – Trukeme 2013.01.15

Teachers in these schools may also design occasional projects that focus on literature or applied math, as long as homework-writer.com they are still following the guidelines of their literacy model.

Margotuko dugu?

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta Muralismo Público-ek irudiaren bidez adieraztera gonbidatzen zaituztegu. Adierazpen eta hausnarketa hauek guztiak La Salve zubian irudikatuko dira horma-irudi baten bidez.

flyereusk smaller

Zer egingo dugu?

parte-hartzaileek irudiak edota hitzak margotuko dituzte oihalean gainean, ondoren, horma-irudiarekin gurutzatuko dira.

Noiz? 

urtarrilaren 24an, 16:00etatik 20:00ak arte (nahi duzun orduan etor zaitezke)

Non? 

Boluntako areto nagusian

Zure zain izango gaituzu!
Approach 2 partially integrated pbl projects occur https://homework-writer.com/ mainly during the time of day used for science and/or social studies and the arts, but include some literacy and math when appropriate.

Eskolarteko bakearen astea – Gernikako Bakearen Museoak

Nazioarteko Eskolarteko Bakearen eta ezbiolentziaren eguna (Gandhiren heriotzaren urteurrena) dela eta, Gernikako Bakearen Museoak zenbait ekintza antolatu zituen astean zehar:

Urtarrilaren 29tik otsailaren 1era (eskola umeentzat):

-Bisita gidatuak
-Sarrera doan
-Tailerrak doan

Urtarrilak 30: sarrera doan bisitari guztientzat

Kontaktua:hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

Antolatzaileak: Gernikako Bakearen Museoak

http://www.museodelapaz.org/eu/erakus_des.php?idexposicion=264

 
They wrote and read stories about working, recipes for pizza, justdomyhomework.com and restaurant menus.