Aurkezpena

Giltzarria: 2104ko urtarrilaren 30eko kanpaina.

Urtarrilaren 30ean, Ezbiolentziaren eta Bakearen Eskola Eguna (EBEE) ospatuko da; hain zuzen ere, egun horretan, Mahatma Gandhi Indiako lider bakezalearen heriotza gogoratuko da.

2013ko urtarrilean, Vitoria-Gasteizeko Horma-irudien Ibilbideak lankidetza-mural bat egin zuen La Salve (Bilbo) zubian; horma-irudi horretan hainbat lagun eta taldek parte hartu zuten, eta muralean ondoko kontzeptuak landu ziren: adierazpide-askatasuna, hitz egiteko beharrizana eta bestearekiko zabaltasuna. GILTZA BAT izan zen horma-irudiaren izenburua.

Bakeolak proiektu horretan parte hartu zuen; horretarako, unitate didaktiko batzuk ondu zituen, aurretik ezbiolentziari eta bakeari buruz gogoeta egiteko. Horretaz gainera, urtarrilaren 30ean, hainbat jarduera egin zituen. Azkenik, web-blog bat ere abiatu zuen, batera egindako ekintza guztiak zabaltzeko.

Halaber, 2014ko urtarrilean, U30 Kanpaina sustatu nahi dugu, egindako lanari jarraipena emateko, bai eta horma-irudia izendatzen duen giltzaren sinboloa berreskuratzeko ere: giltzak zabaltzea, eta beste eszenario batzuetara mugitzea sinbolizatzen du.

GILTZARRIA, 2014ko U30 kanpainak ondokoa proposatuko du: jarrera proaktiboen bitartez, berriro pentsatzea eta jardutea, elkar ulertzeko eta elkarrizketarako “ateak” zabal daitezen Euskal Herriko gizarte-berreraiketan.

Aurreikusitako jarduerak:

Urtarrilaren 30a baino lehenagoko jarduerak:

  • Unitate didaktikoa: Hiru jarduera jasoko dituen proposamen pedagogikoa egingo da ezbiolentziari buruz gogoeta egiteko asmoz; eta ikastetxe, elkarte eta familiei zuzenduta daude.
  • Kutxa-giltza: U30 Giltzarria kanpaina babestu eta abiatu nahi izango duten udalerriek, ikastexeek eta elkarteek, kanpainaren inguruko informazio jasoko dute, bai eta kutxa bat ere, herritarrek erabiltzen ez dituzten giltzak bertan utz ditzaten. Bildutako giltza guztiak, guri helarazi beharko zaizkigu,urtarrilaren 30ean baino lehen, edo bestela, urtarrilaren 30ean, Biboko La Salve zubira gerturatu, 18:30etik 19:30era.

Urtarrilaren 30eko jarduerak:

  • Bakearen aldeko bisitaldi gidatua: Ibilbidea bakearekin eta ezbiolentziarekin lotuta dauden Bilboko toki enblematikoak ezagutu nahi dutenei zuzenduta dago. Ibilbidea Doña Casilda parkean hasiko da, eta “Giltza bat” lankidetza-muralean amaituko da; irudi-horma hori Bilboko La Salve zubian dago. Aurretik, izena eman behar da, 94.607.25.17 telefono zenbakian edo e-posta bidez: ezbiolentzia@bakeola.org
  • #honetarakogiltzadut: Arratsaldeko ibilbidea egin ostean, Bilboko La Salve Zubian dagoen irudi-hormaren ondoko plazara gerturatuko direnekin jarduera bat egingo da, 18:30etik 19:30era.

Hor egongo den arbelean idatzi ahalko da: gure gizarteko elkarrizketa, elkar ulertze, zabaltze eta berradiskidetzearekiko gure konpromisoa azalduko duten hitz eta esaldiak. Halaber, lagun guztiok giltzak utziko ditugu plazan.

9348_437007359726272_416871076_n

2013KO KANPAINIA
Urtarrilaren 30ean Ezbiolentziaren eta Bakearen Eskola Eguna (EBEE) ospatuko da. Egun horretan Mahatma Gandhi Indiako lider bakezalearen heriotza gogoratzen da. Izan ere, fanatiko hinduistar batek tirokatu zuen 1948an.
Egun horretarako ikastetxean, familian edo zuen elkartean garatu ahalko dituzuen zenbait jarduera proposatzen dizkizuegu.
Ezbiolentziari eta bakeari buruzko hainbat aspektu ezagutzeko aukera emango dizuen proposamen pedagogikoa
Bilboko La Salveko Zubian egingo den horma-irudian parte hartzeko aukera. Ekintza Muralismo Publikoekin batera antolatu dugu.
Zelan har dezakegu parte horma-irudian?
  • Urtarrilaren 30ean egun osoan zehar Bilboko La Salve zubian egongo den karpara etorriz gero.
  • Elkartea bazara, Bakeola-ei margoteko kit bat eskatuz. Kit bakoitzak oihalak eta margoak ditu. Margotu ondoren horma-irudiarekin gurutzatuko dira.