Salbeko Zubia, hiritarren horma irudi baten oinarria

La Salve

Hurrengo asteazkena, urtarrilak 30, Salbe Zubia hiritarren parte hartzerako ekimen baten eszenatokia izango da. Adierazpen aske eta irekiaren bitartez, oihaletan esamolde eta hausnarketak irudikatuz eta hauek elkarri lotuz horma-irudi erraldoi bat osatuko da.

Hurrengo asteazkenean, 11.00etatik 18etara, adierazpen eta hiritarren parte hartzerako ekimen bat garatuko da, Euskadiko bizikidetzaren inguruan, hiritarren adierazpen aske eta irekian oinarrituta egongo dena. Irudikatutako esamolde eta hausnarketak Bilboko Salbe zubiaren barruko horman, Campo Volantín eta Unibertsitateko etorbidearen artean, osatuko den horma irudian agertuko dira. Hurbilduko diren pertsonek, zubiaren barruko pareta estaliko duen horma irudia osatzeko elkarrekin lotuko diren oihaletan margotzeko aukera izango dute.

Horma irudiak, ia 1000 metro karratutakoa, adierazpen askatasuna, guztiok hitz egiteko daukagun beharra eta bestearekiko irekieraren beharra aztertuko ditu. Proiektua, sormenerako prozesu batean oinarritzen da eta Euskadiko bakearen aldeko balioen inguruan hausnartzen du: oroimen, etorkizun, aniztasun, ulermen, enpatia, tolerantzia eta bizikidetza.

Ekimena, “Ezbiolentzia eta Bakearen Eskolarteko Egun”-aren inguruan garatuko da, Muralismo Público-k antolatuta , Bakeola eta Bilboko Udaleko laguntzarekin.

Ekimen hau urtarrilaren 30eko egunaren inguruan garatuko da, egun honetan Eskolarteko Ezbiolentzia eta Bakearen Eguna ospatzen da, Mahatma Gandhiren heriotza gogoratzen da, Indiako bakezale buruzagia, 1948an hinduista fanatiko batek erailda.

Informazio gehiago: http://www.dianoviolencia.org/eu
Hans-peter großhans sieht in den öffentlichen forderungen nach rücktritt des duisburger oberbürgermeisters adolf sauerland den uralten ghostwriter-hilfe.com/diplomarbeit/ ruf nach einem sündenbock.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

captcha

Please enter the CAPTCHA text

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>